Oscar de Markos futbolari ohiak botako du irailaren 14an Lezan ospatuko den XXX. Mahats Bilketaren Festaren pregoia. Kuadrillak iragarri duenez, Guardiako jokalari ohiak "ilusio eta errespetu handiz" jaso du hori egiteko ardura. "Harro nago nigan pentsatu dutelako", adierazi du.
Kirolariak dio ez zuela espero izendapena. "Nire inguruan, lagunartean, familia guztiek dute nolabait ardoaren munduarekin lotura. Horregatik, oso gertutik ezagutzen dut bizi duten errealitatea eta eguneroko lanak zer suposatzen duen, are gehiago bizi ditugun garai zail hauetan", esan du.
Lezako udal arduradunek "argi" izan zuten, bere kirol ibilbidearen amaiera iragarri bezain pronto, De Markos izan ahal zela iaz Moredan pregoia bota zuten ETS taldeko kideei lekukoa hartzeko pregoilari aproposa. "Beti mantendu du bere herriarekin eta jatorriekin lotura estua, eta bere ibilbide profesionalean Guardia eta Arabako Errioxa eraman ditu beti", azaldu du Ignacio Gallo alkateak.
Azaldu duenez, aurreneko aldia izango da halako jai batera joango dena, orain arte, kirol ibilbideak ez baitio aukerarik eman horretarako.