Ohi bezala, herriko dantzariek eta Katximorrok kolorez bete dute goiza, eta, herriko Musika Bandarekin batera, alkatea eta sindikoa lagundu dituzte. Lore sortak banatu eta gero, San Juan elizarainoko ibilbidea egin dute, herriko bandera santuen aurrean dantzarazteko.