Azken xehetasunak ematen ari dira Oionen San Prudentzioren ospakizunari. Urtero lez, hilaren 27an danborrada egingo dute. 19:00etatik aurrera, elkarren segidako hiru erretreta joko dituzte, eta 19:30ean, parte hartzaile guztiak Oiongo erdigunean bilduko dira danborrada tradizionala egiteko. Danborradak XXXIII. edizioa beteko du aurten, eta, beti bezala, San Bizente ikastolako Gartxo IGEak antolatu du. Danbor hotsak bukatutakoan, Diamante taldeak girotuko duen dastaketa antolatu du Oiongo kirol elkarteak. Gauean, zezensuzkoa, su artifizialak eta berbena izango dira. Apirilaren 28an, berriz, barraskilo jana izango da, 14:00etan, eta arratsaldean herri kirolak, musika eta zezensuzkoa.