Bastida, Samaniego, Villabuena, Navaridas, Eltziego, Lapuebla de Labarca, Guardia, Lantziego, Ekora eta Oiongo ordezkariek parte hartu dute larunbat honetan Elvillaren ospatu den Arabako Errioxako Dantzari Egunean. Orotara, 250 bat dantzari aritu dira herriko plazan, egun eguzkitsua lagun izan dutelarik. Dantza erakustaldiaren aurretik kalejira egin dute, gaiten erritmoan. Ondoren, bazkaria izan dute, eta arratsalde eta gauean zehar dantza plaza eta afaria ere izan dituzte. Muxutruk taldeko erromeriarekin amaiera eman diote egunari.