Gizon bat hil da gaur arratsaldean Guardian izandako istripu batean. A-124 errepidean gertatu da, Logroñorako noranzkoan.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 18:15 inguruan gertatu da, gizonezkoa motoan zihoala. Oraindik, ordea, zer gertatu den argitzeko dago. Ertzainak eta larrialdietako osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.