Minbizia duten haurren familien alde diharduen Aspanafoa elkartearen aldeko III. herri lasterketa solidarioa ospatu dute gaur Oionen, udalaren laguntzarekin. Lasterketaz gain, beste hainbat ekimen egin dituzte herrian, hala nola haurrentzako jarduerak, diskoteka, herri bazkaria eta kontzertua.
Aspanafoa elkarteko kide batek jasotako laguntza eskertu du, eta gogora ekarri du elkartasun hori mantentzeko beharra. Azaldu duenez, Araban minbizia duten haurrek Gurutzetako ospitalean (Bizkaia) egin behar dute tratamendua, gaitz latza jasan behar duten familientzat horrek dakarren kostu gehigarriarekin.