UZTABERRI EGUNA

Urteko lehen ardoak, abian

Erredakzioa 2025eko otsailaren 10a

Peru Abarrategiren bertso batek Lapuebla de Labarcako upategiak ireki ditu larunbatean ospatutako Uztaberri egunean. Hara joan diren bisitariek urteko lehen ardoak dastatzeko aukera izan dute. Antolatzaileen izenean, Maite Cordoba alkateak ongi etorria eman die bertaratutakoei, eta sektorearen egoeraz ohartarazi du. Nabarmendu du nekazariek "landa eremuan jarraitzeko nahia eta beharra" dutela, baina, horretarako, agente guztien inplikazioa eskatu du. "Bizitza duin bat ahalbidetuko digun errentagarritasun batekin lan egin behar dugu, eta lehen sektoreak behar duen erreleboa hartzeko belaunaldi berrientzako ere erakargarria izan behar da".

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago