Asteartean hasita eta atzora arte, urtero Araban ospatzen diren aurrenetariko festak ospatu dituzte Oionen. San Bizente eta San Anastasioren omenez egindako jai laburrak izan arren, askotariko ekitaldiez beteta egon dira. Horien artean, noski, Katxiaren zilipurdia da izan deigarria, bai eta bertako herritarren artean eta ingurukoetan ekitaldi kutunetakoa ere.