Errege eguneko bezpera alaitu dute Arabako Errioxan

Erredakzioa 2025ko urt. 7a, 14:00

Aurorak abestu dituzte Lantziegon, Oionen eta Labrazan.

Urte berriari hasiera emanez, aurorak abestu dituzte Arabako Errioxan. Tradizioari jarraiki, hainbat lagun atera dira Errege eguneko bezperan Lantziegon (bideoan), Oionen eta Labrazan. Lantziegoren kasuan, aurora abestu ondoren ratafia dastatzeko aukera izan dute helduek, eta, ondoren, Eliza plazan Errege opila egon da guztientzat. Oionen, lagun talde batek beren-beregi tradizioa berpiztu nahi izan du, eta akordeoiaz lagundu dute abestia. Labrazan, Mariren madalenak izan dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago