Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatu dio hurrengo ikasturterako Erdi Mailako Ardogintza eta Oliogintza Gradua Guardiako Institutuan ezarri eta eskaintzeko.
Zehazki, haur Eusko Legebiltzarren izandako Hezkuntza Batzordean EH Bildu, EAJ eta PSE-EE alderdiek adostutako legez besteko proposamen batean, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "dagokion sektorean zeresana duten tokiko erakunde eta eragileekin koordinatuta eta haiekin elkarlanean, ezar eta eskain dezala" erdi mailako gradua. Are, galdegin dute hurrengo urteetan ere "zabaldu dezala goi-mailara".
Modu berean, eskatu diote Jaurlaritzari "bizkortu ditzala" Guardiako institutua egokitzeko "egin beharreko inbertsioak, datozen urteetan aipatutako hezkuntza mailak har ditzan".
Hezkuntza Sailak joan den apirilean esan zuen Guardiako institutuak ikasturte honetarako erdi mailako gradua eskainiko zuela, baina, azkenean, aurten ez da gauzatu.