Oionek eta Gasteizek autobus bidezko lotura izango dute abuztutik aurrera

Erredakzioa 2024ko uzt. 4a, 13:03

Alavabusek Oion eta Gasteiz lotuko ditu egunero. Argazkia: ALEA

Abuztuaren 1etik aurrera, Oion eta Gasteiz lotuko ditu Alavabusek. 7:29an Oionetik irten eta 13:45ean Gasteiztik itzuliko da.

Oiongo Udala Mugikortasuneko eta Garraioetako Foru Sailarekin bildu eta gero, Oion-Gasteiz autobus linea ezartzea erabaki du azken honek. Abuztuaren 1etik aurrera, goizean 8:44an Gasteizera ailegatzeko eta 15:00etan Oionera itzultzeko linea ezarri du Alavabusek. Linea bere horretan mantenduko da udan zein neguan, astelehenetik ostiralera, ordutegi berberarekin.

Oiondarrek haien udalari gehien egin dioten eskaera izan da, eta ondorioz udalak Arabako hiriburuarekin konektatuta egoteko autobus linea ezartzea eskatu dio Foru Aldundiari. "Eskaera hori egin digute herritar askok, duela urtebete Oiongo gobernuan sartu ginenetik", aipatu du Jose Manuel Villanueva Oiongo alkateak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago