2024ko Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren kartela aukeratzeko lehiaketan hogei bat proposamen aztertu ondoren, A gusto izeneko kartela aukeratu du epaimahaiak, Lapuebla de Labarcako Silbia Grijalbaren lana. Ohi bezala, epaimahai tekniko bat arduratu da lehen aukeraketa egiten, eta ondoren, bost lanen artean erabaki dute irabazlea jaia antolatzen duten erakundeen ordezkariek.
Kartel irabazleari buruz, honakoa esan du egileak: "Jaiaren sinbolo klasikoak baino gehiago, jaiaz gozatzen dugun pertsonak irudikatu nahi izan ditut. Gustura gaudenean". Azaldu duenez, kolore horia Moredako olioaren iradokitzailea da, eta urdinak olio dastatzeetarako erabiltzen den edalontzia adierazten du. Ez da lehen aldiz Grijalba lehiaketara aurkezten dela, "hiruzpalau aldiz aurkeztu naiz".
Irailaren 15ean egingo da Arabako Errioxako Mahats-bilketaren jaia, Moredan; eta gaur bertan aurkeztu dute kartela Mara Garcia Moreda alkateak, Txema Elvira Kuadrillako presidenteak eta Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaia babesten duten erakundeetako ordezkariek.