Arabako Errioxako ardoak bereizteko komunikazio kanpaina abiatu du Jaurlaritzak, HAZI sozietatearen bitartez.
Jaurlaritzaren hitzetan, kontsumitzaileei "jatorriari erreparatzeko eskatu nahi" diete, marka horrek "kalitatea eta bikaintasuna bermatzen" dituelako.
Arabako Errioxa naiz eta nire etiketan esanda dago dena hartu dute kanpainaren lelotzat. Telebistan, kanpo publizitatean, irratian, prentsa digitalean eta sare sozialetan gauzatuko dute kanpaina hori.
Kanpaina aurkezteko zabaldutako oharrean, Jaurlaritzak nabarmendu ditu Arabar Errioxako ardoari "mundu mailako itzala" eman dioten osagaiak: klima, historia, Erdi Aroko kultur eta arkitektura ondarea, eta upategiak berak.