Herritarren proposamen guztiak sartu ditu Oiongo Udalak urteko aurrekontuetan

Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 09:14
Lehen aldiz egin dituzte aurrekontu parte-hartzaileak Oionen. ALEA

Guztira, zazpi dira aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan aurkeztu diren proposamenak.

Oiongo Udalak 2024rako aurrekontuetan sartu ditu herritarrek egindako proposamen guztiak. Guztira, zazpi dira proposamenak aurkezteko prozesuan planteatu dituzten proiektuak: Foruen kaleko haurrentzako gunea estaltzea, Rio Granden parke bio osasungarri bat jartzea, Giralda dorreko bankuak berritzea, hilerri zaharreko plazako bankuen kopurua handitzea, udal igerilekuetako zabuak estaltzea eta sukaldaritza-eskolak ematea.

Joan den azaroaren 15ean amaitu zen proposamenak aurkezteko epea, eta batzorde batek baliozkotu eta onartu egin ditu aurkeztutako proposamen guztiak, eta, beraz, datorren ekitaldian gauzatuko dira, bozketa egin beharrik gabe.

Oiongo alkate Jose Manuel Villanueva pozik agertu da ekimenak izan duen harrerarekin. "Lehen aldia da udalak herritarrei entzun diena aurrekontuetan sartu nahi dituzten obren edo jardueren proposamenak ezagutzeko. Uste dugu proposamen interesgarriak aurkeztu dituztela, Udalak dituen behar eta baliabideekin bat datozenak ", azaldu du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide