Txema Elvira (Moreda, EAJ) aukeratu dute Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidente berria, Joseba Fernandez aurreko presidenteari erreleboa hartuta. Raquel Zabala (Lantziego, PSE) aukeratu dute presidenteorde.
Kuadrilla osatzen duten hamabost udalerrietako ordezkariek atzo egin zuten bozketa, Guardian erakunde publikoak duen egoitzan. Ohi bezala, Arabako Batzar Nagusietako presidente Irma Basterrak gidatu du ekitaldia, eta bertan parte hartu dute ere Anartz Gorrotxategi Lurralde Orekako diputatuak, Batzar Nagusietako Mahaiko ordezkariek, bozeramaileek eta batzarkide taldeetako ordezkariek.