Ardogintzarako ezohiko laguntzak onetsi ditu Lakuak

Erredakzioa 2023ko ira. 26a, 16:47

Saldu daitekeena baino handiagoa izango da ekoizpena, aurten ere. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Jaurlaritzak 7,3 milioi euro emango dizkie ekoizleei, aurten ekoizpena murriztu behar izan dutelako.

Eusko Jaurlaritzak, gaurko Gobernu Kontseiluan, 7,3 milioi euroko diru laguntza berezia onetsi du ardogintzaren sektorerako. 

Errioxa jatorrizko deitura kalifikatuaren kontseilu arautzaileak aurten ekoizpenaren %10 murriztu behar dela ebatzi duenez, egoera hori konpentsatu nahi du Jaurlaritzak zuzenean emandako diru laguntza honen bitartez. Modu berean, Ukrainako gerragatik izandako enpresa galerak arindu nahi dituela dio Lakuak.

"Errusiak Ukraina inbaditzean eragindako ezegonkortasun komertzialaren ondorioz, Euskadiko mahastizaintzaren eta ardogintzaren merkatuko esportazioak murriztu egin dira, eta, horrenbestez, upategietako ardo stockaren zati handia ezin da merkaturatu", azaldu du Jaurlaritzak, ohar batean.

Horrez gain, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea bultzatzeko beste diru laguntza lerro bat iragarri du Ekonomia sailak, kasu honetan azpiegiturak eta merkaturatze tresnetan inbertsioa sustatzeko. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago