Mendizale bat hil da Haroko Maskorretan

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 28a

Ertzaintzaren helikopteroa Haroko Maskorren inguruan. / Argazkia: Ertzaintza

Haroko Maskorren Arabako aldean hil da 69 urteko mendizalea, Bastidan, haitz batetik erorita. Ertzaintzaren erreskate talde bat bertaratu da, eta gorpua berreskuratu du dagoeneko.

Mendizale bat hil da gaur, igande goizean, Haroko Maskorrak inguruan, gailur harritsu batetik erorita. Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Hildakoa 69 urteko gizonezkoa da, San Vicente de la Sonsierrako bizilaguna.

Larrialdi Zerbitzuek berehala jaso dute abisua, eta Ertzaintzaren erreskate talde bat bertaratu da helikoptero batekin, baita suhiltzaileak eta Osakidetzako osasun langileak ere. Dagoeneko berreskuratu dute mendizalearen gorpua. Helikopteroz eraman dute Txagorritxuko Ospitalera, eta handik Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute.

Haroko Maskorrak kareharrizko arroken arteko kanal naturala dira, Ebro ibaiak Errioxan sartzean sortutakoa. Inguruan Briñas, Buradon Gatzaga (Bastida), Haro eta Miranda Ebro herriak daude, besteak beste.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago