Oiongo liburutegiak Txoko Morea izango du

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 12:22
Oingo liburutegian atondu dute txokoa. OIONGO UDALA

Elena Aranoa konpositore eta kantariarekin batera egingo dute inaugurazioa, asteazkenean. 

Bitartean Jolasean Entretanto Entretente elkarteak ezagutzera eman duenez, Oingo liburutegian Txoko Morea prestatu dute.

LAIArekin, Arabako Aldundiarekin eta Oiongo Udalarekin batera prestatutako ekimenaren bitartez, "literatura feministari" ikusgarritasuna eman nahi diote. 

Asteazkenean, maiatzaren 31n egingo dute inaugurazio ofiziala, 18:30ean. Horretarako, Elena Aranoa konpositore eta kantariaren laguntza izango dute. "1927ko belaunaldiko emakume espainiarren eta hainbat poeta iberoamerikarren olerkietan" oinarritako abestiak izango dituzte bertan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide