⛅ EGURALDIA

Aldaketa martxan da

Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 08:18

Gaur eta bihar euri pixka bat izan dezakegu, baina, dirudienez, ez soroak eta ekosistemak asetzeko adina. Tenperaturak dezente jaitsiko dira.

Aspaldiko partez eguzkia alde batera utzi eta zeru hodeitsuak izango ditugu gaur. Arratsaldea euria egingo duela iragarri du Euskalmetek. Egunaren amaieran, ostera, atertuko du eta ostarteak zabalduko dira. Haizeak ipar osagaia izango du gehienetan, era arratsaldetik aurrera bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturetan ere nabarituko da aldaketa: hiriburuan 7 eta 17 gradu arteko aldea izango dute termometroan.

Bihar antzeko agertokia izango dugu, baina zertxobait garbiago: hodeiak eta ostarteak izango ditugu. AEMETek euria egingo duela dio. Haizea bere horretan mantenduko da, ipar osagaiarekin, eta arratsaldean bolada gogorrekin. Tenperaturek are beherago egingo dute: 6 eta 15 gradu artean mugituko da galinstanoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide