Bere ohiko txapela jantzita, Vitorino Ugarte (San Vicente de la Sonsierra - Errioxa, 1934) nekazari, ardogile eta enpresariak txikitatik eta ia azken egunera arte lan egin izan du sektorean. Sei urterekin hasi zen mahats-bilketan, eta 1989an Paganoseko (Guardia) Eguren Ugarte familia upategia sortu zuenetik, bere mahastien jaun eta jabe izan da. Atzo, apirilaren 20an, ostegunean, eman zuen bere azken hatsa.
Arabako Errioxako ardogintzaren erreferente, arrakastaren maila gorenera eraman zuen bere familiaren upategia. Hasiera batean hiriburuan, Gasteizen, ezagutarazi zuen bere ardoa. Ondoren, ardoaren nazioarteko esportazioan eta Guardiako enoturismoaren sustapenean aitzindaria izan zen, Eguren Ugarte upategi, jatetxe eta hoteletik.
Arabako Errioxak topa egin du gaur bere ondarearen alde. Hileta elizkizuna larunbatean izango da, 18:00etatik aurrera, Maria Sortzez Garbiaren katedralean, Gasteizen.