Parke eolikoaren aurka, jaia eta protesta uztartuko dituzte Labrazan

Erredakzioa 2023ko api. 14a, 16:33
Parke eolikoaren kontrako protesta eguna dute bihar Labrazan.

Mendiak Aske plataformak berriztagarrien eredu berri baten aldeko egun osoko egitaraua prestatu du apirilaren 15ean.

Larunbat honetan, apirilak 15ean, Labrazako Mendiak Aske lemapean, jaia eta aldarrikapena batuko dituen ekitaldia antolatu du berriztagarrien eredu berri bat defendatzen duen Mendiak Aske plataformak. Gogoratu dutenez, Arabako Errioxako herrian kokatu nahi duten parke eolikoa herritik kilometro eta erdi eskasera egongo da, eta 200m altuerako zortzi aerosorgailu izango ditu. 

Egitaraua 11:00etan hasiko da herriko aparkalekuan. Bertan, 200 metroko altuera duen alegiazko aerosorgailu bat jarriko dute, protesta modura. Ondoren, 12: 30ean, Trantsizio energetikoan aditua den Alvaro Camposek Berriztagarriak bai, baina ez horrela hitzaldia emango du. Komando Garrapata taldeak bermuta girotuko du, 13: 30ean, eta 15: 30ean bazkari herrikoia egingo da; eta 17: 30ean musika emanaldi bikoitza izango da Palazo en las Kostillas eta Plakaje taldeen eskutik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide