Gatibu, Morcheeba eta Morgan dira aurtengo Esferica jaialdiaren kartelburuak

Erredakzioa 2023ko eka. 23a, 18:30
Gatibu taldea aurtengo kartelburuen artean izango da. / Argazkia: GATIBU

Arabako Errioxako Esferica jaialdiaren bigarren edizioa abuztuaren 18tik 20ra bitartean ospatuko da Guardian, Bastidan eta Eltziegon. Abonamenduak salgai daude jada 58 euroko prezioan.

Morcheeba ingelesak, Morgan rock talde madrildarra, Gatibu gernikarrak, Sylvie Kreusch, Oracle Sisters, Verde Prato, Messura, German Salto eta Tito Ramirez izan dira Esferica jaialdiaren hirugarren ediziorako lehen iragarpenak. Horiez gain, Tangerine Sistas, Mute All eta Father Alien DJak ere Arabako Errioxa musikaz girotzen izango dira.

Aurten abuztuaren 18tik 20ra bitartean ospatuko da musika, arte, ondare eta gastronomia festibala, ostiraletik igandera, eta hiru gune nagusi izango ditu Guardian, Bastidan eta Eltziegon. Antolatzaileek aste honetan plazaratu dute 2023ko edizioaren kartela, eta datozen hilabeteetan talde gehiagorekin osatzen joango dira.

Abonamenduak salgai daude jada Esferica jaialdiaren webgunean, eta aukera ugari daude: promozio abonamenduaren prezioa 58 eurokoa da (gastuak kontuan hartu gabe), baina 4 eta 12 urte bitarteko umeentzako zein garraiorako abonamenduak ere badaude.

Iaz, pandemiak eragindako egoera pixkanaka atzean utzita, 2022ko edizioak 3.500 pertsona inguru bildu zituen guztira, lau egunetan. Hirugarren edizioarekin ardo zaporea duen jaialdia sendotzen jarraitu nahi dute antolatzaileek.

 

EGITARAUA

KARTELA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide