Bi ikasle zauritu dira Eltziegon izandako autobus istripu batean

Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 13:00
Istripua 08:30ak aldera gertatu da, A-4208 errepidean. / Argazkia: @BomberosAraba

Astearte honetako 08:30ak aldera, autobus batek istripua izan du Eltziegon, A-4208 errepidean, Lapuebla de Labarcako ikastolara bidean. Bi ikasle artatu behar izan dituzte, kristalek eragindako zauri arinengatik.

Arabako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, 08:30ak aldera gertatu da ezbeharra, A-4208 errepidean, Eltziego udalerrian, Assa Ikastolara (Lapuebla de Labarca) bidean zihoan mikro-bus bat bidetik atera eta irauli egin denean.

Ibilgailuaren barruan zeuden ikasleetako bi zauritu dira, apurtutako kristalen eraginez. Berehala, Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira: besteak beste, EAEko eta Errioxako osasun zerbitzuak, Ertzaintza eta Kanpezu eta Guardiako foru parkeetako suhiltzaileak. 09:10ean, anbulantzia batek osasun zentro batera eraman du zauritutako ikasleetako bat.

Bitartean, gainerako ikasleak beste ibilgailu batean eraman dituzte ikastolara. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira orain.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide