Mahats-bilketaren lehen zukua atera dute Lantziegon

Erredakzioa 2022ko ira. 19a, 09:00

Mahats-bilketaren jaia ospatu dute Lantziegon, igandean. / Argazkia: AFA (QUINTAS)

Arabako ardoak aldarrikatuz itzuli da Mahats-bilketaren Jaia Lantziegora, dastaketa, kale animazio eta, bezperan, upeltegi onenei sari banaketarekin.

Bi urteko etenaldiaren ostean, Mahats-bilketaren 27. Jaia hartu du Lantziegok asteburu honetan, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartearen (ABRA) eta Rioja sor-markaren Kontseilu Arautzailearen arteko polemika amaigabearen erdian. Pou Anaiek irakurri dute pregoia, mahatsa zapaldu eta lehen zukua atera aurretik.

Igandea egun osoko jaiaren txanda izan da. Milaka herritar, ehunka ardogile eta alderdi nagusietako ordezkariak bildu zituen festa Arabako ardoen aldarri bihurtu zen, horretarako formula ezberdinak defendatu badira ere; batzuk Arabako Mahastiak sor-marka propioaren alde, eta beste batzuk Rioja sor-markaren barruan bereiztearen alde.

Aurreko egunean, berriz, Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festako Ardo Lehiaketaren 29. edizioa ospatu zen. Mañuetak sei sari irabazi ditu aurten, eta Eltziegoko Valdelana upeltegia izan da garaile. Guztira 201 ardo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara; hau da, iaz baino gutxiago, orduan 240 ardo aurkeztu ziren eta. Epaimahaiak aurkeztutako ardoen "maila altua" nabarmendu du, sariak honela banatuz:

SARIAK

ARDO GORRIAK:
  1. ARCA DE NOE Cuore 2021 / El Arca de Noe, S. Coop. (San Asensio)
  2. ILURCE Garnatxa 2021 / Ilurce, S.A.T. (Alfaro)
  3. ABEL ESTEBAS 2021 / Oliver Villar Estebas (Cordovin)
ARDO ZURI GAZTEAK:
  1. FAMILIA VALDELANA 2021 / Valdelana, S.L. (Eltziego)
  2. QUIRUS Tempranillo zuria 2021 / J.L. Quiroga de Pablo (Azofra)
  3. RABICANDIL Viura 2021 / Sance, S.C. (Mañueta)
BARRIKAN HARTZITUTAKO ZURIAK:
  1. AMICIS 2021 / Hnos. Pascual Miguel, S.C. (Mañueta)
  2. AGNVS DE AUTOR 2020 / Valdelana, S.L. (Eltziego)
  3. AMADOR GARCÍA 2021 / Amador García, S.L. (Mañueta)
ARDO BELTZ GAZTEAK:
  1. ARTUKE hautatutako mahats-bilketa 2021 / Artuke, S.C. (Mañueta)
  2. CIRINEO beratze karbonikoa 2021 / Córdoba Martínez, S.C. (Lapuebla de Labarca)
  3. NOBLEZA beratze karbonikoa 2021 / Casado Morales, S.C. (Lapuebla de Labarca)
  • AIPAMEN BEREZIA "beratze karbonikoa": CIRINEO 2021 / Córdoba Martínez, S.C. (Lapuebla de Labarca)
KRIANTZA ARDO BELTZAK:
  1. VALSARTE 2019 / Solana de Ramirez Ruiz, S.A.T. (Abalos)
  2. HEREDAD DE BERGANZO 2019 / Hdos. Bello Berganzo, S.C. (Samaniego)
  3. ORMUS 2018 / Ntra. Sra. De Vico (Arnedo)
ERRESERBAKO ARDO BELTZAK:
  1. ORUBE 2018 / Orube (Guardia)
  2. COVILA 2017 / Covila (Lapuebla de Labarca)
  3. EGUREN UGARTE 2015 / Eguren Ugarte, S.A. (Guardia)
ERRESERBA HANDIKO ARDO BELTZAK:
  1. STA. Mª DE LA PISCINA 2016 / Ramírez de la Piscina (San Vicente de la Sonsierra)
  2. ÓSCAR TOBÍA 2015 / Tobía, S.L. (Cuzcurrita de Rio Tiron)
  3. COVILA 2016 / Covila (Lapuebla de Labarca)
ARDO HANDIAK – ARDO PERTSONALAK:
  1. BARRONTE graciano 2019 / José Basoco Basoco (Villabuena)
  2. DOMINIO DE BERZAL hautaketa pribatua 2020 / Dominio de Berzal, S.L. (Mañueta)
  3. DOMINIO DE BERZAL grazian 2021 / Dominio de Berzal, S.L. (Mañueta)
MAHASTI BEREZIETAKO ARDOAK:
  1. EL BELISARIO 2018 / Tierra (Bastida)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago