Herriz herriko bilerak, Arabako Errioxan euskara ikasteko

Erredakzioa 2022ko ira. 5a, 19:00
Oiongo IKA euskaltegia, Diputazio kaleko 32. zenbakian. / Argazkia: IKA

Oiongo IKA euskaltegiak Arabako Errioxako herritarrentzako hamazazpi bilera deitu ditu irailean, herriz herri, urriaren 3an hasiko den ikasturteko taldeak osatzeko. Gainera, igande honetarako, Eh, Mertxe! taldearen kontzertua antolatu dute.

Abian da ikasturte honetan Arabako Errioxako IKA euskaltegian helduak euskara ikastera animatzeko kanpaina, Euskara zuri deika lelopean. Urtero bezala, eskualdean euskara ikasi nahi duen orori matrikulazioa errazteko asmoz, hainbat bilera ireki deitu dituzte herriz herri; besteak beste, ikaslegai kopurua, bakoitzaren maila eta taldea osatzeko ordutegirik egokiena aztertuko dituzte bertan.

Egutegia

EGUNA

LEKUA

HELBIDEA

ORDUA

IRAILAK 7

Mendabia

Ziberteka

20:00

IRAILAK 8

Viana

Elena Matute aretoa

09:00

IRAILAK 8

Viana

Elena Matute aretoa

19:30

IRAILAK 12

Guardia

Euskaltegia

19:30

IRAILAK 13

Oion

Hegoalde aretoa

09:00

IRAILAK 13

Oion

Euskaltegia

19:30

IRAILAK 14

Logroño

El Fuero de Logroño hizkuntza eskola

San Juan Pablo II kalea, 4 - 2.11 aretoa

19:00

IRAILAK 15

Bastida

Kultur etxea

09:30

IRAILAK 15

Bastida

Kultur etxea

19:30

IRAILAK 19

Samaniego

Osasun zentroa

19:00

IRAILAK 19

Villabuena

Kultur aretoa

20:15

IRAILAK 20

Eltziego

Irakasleen etxea

10:00

IRAILAK 20

Eltziego

Irakasleen etxea

19:30

IRAILAK 21

Lantziego

Gizarte etxea

09:30

IRAILAK 21

Lantziego

Gizarte etxea

19:30

IRAILAK 22

Lapuebla

Ikastola

09:30

IRAILAK 22

Lapuebla

Ikastola

19:30

Gerturatzeko aukerarik ez duen jendeak Oiongo Diputazio kaleko 32. zenbakian dagoen euskaltegira jo dezake, edo telefonoz deitu 945 60 10 87 zenbakira; goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Bilera horien ostean eta matrikulazioa amaitu eta gero, irailaren azken astean, euskaltegiak ikaslegai guztiei banan-banan deituko die, maila bakoitzeko taldeak zein herritan eta zein ordutan sortuko diren esateko.

Ikasturtea urriaren 3an hasi eta ekainaren 29an amaituko da. Normalean, eskolak bi ordukoak izan ohi dira; gehienetan, astean zortzi ordukoak, baina sei edo laukoak ere izan ohi dira. Horrez gain, aurrez aurreko eskoletara joateko aukerarik ez dutenentzako, etxetik internet bidez ikasteko sistema bat ere eskaintzen du euskaltegiak, tutoretzez eta mintza-saioz osatuta.

Beraz, Arabako Errioxako ikasleek hiru aukera nagusi izango dituzte euskara ikasteko: aurrez aurreko ikasteredua; tutorizatutako autoikaskuntza, tutoretza eta mintza-saioak (aurrez aurre edo bideokonferentziaz); eta urrutiko aurrez aurreko talde irakaskuntza ikasteredua.

Adibidez, 2021/2022 ikasturtean 160 ikasle izan dira Arabako Errioxako euskaltegian; horietako 120 aurrez aurreko taldeetan, eta beste 40 modu telematikoan.

Kontzertua Oionen

Bestalde, klasetik kanpo euskara lantzeko helburuarekin, urtean zehar kultur ekitaldi ugari antolatu ohi du Arabako Errioxako euskaltegiak: txangoak, antzerkiak, hitzaldiak, afariak... Aurten, ekitaldi horietako lehenengoa ikasturtea hasi baino lehen izango da: igande honetan, irailaren 11n, 19:00etan Arabako Errioxako Eh, Mertxe! rock taldeak kontzertua eskainiko du Oiongo plazan.

Gainera, egunean zehar Oiongo tabernetako TestIKA txapelketan parte hartzen dutenen artean zozketa berezia egingo dute

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide