Arabako Errioxatik ibiliko da Asto Tourra

Mendialdeko herrietan izan zen iaz Asto Tourra. / Mendialdea.info

Igandera bitartean, Eltziego, Guardia eta Elvillarrera helduko da Azirkarte elkarteak prestatutako ikuskizuna.

Hemen da Azirkarte elkarteak antolatutako hirugarren Asto Tourra. Igandera bitartean, Arabako Errioxa zeharkatuko du aurtengoak; aniztasun funtzionala duten lagunek osatutako zirku soziala Eltziego, Guardia eta Elvillarrera iritsiko da, uztailaren 1ean, 2an eta 3an, hurrenez hurren.

Beste batzuetan bezala, kolektibo gasteiztarra herri batetik bestera ibiliko da, bidean lagunduko duten astoek markatze duten erritmoan. Eta herri horietan Parkeando ikuskizuna aurkeztuko dute. Lehendabiziko ikuskizuna gaur bertan izango da, 19:00etan, Eltziegoko frontoian.

Azirkarte

Hezitzaileek osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da Azirkarte. Dibertsitate funtzionala duten pertsonak jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan parte hartzea eta sartzea da helburua, "kolektibo horren potentziala ikusarazten lagunduko duten ekintzak bultzatzea eta beste erakunde batzuekin akordioak egitea, bi praktika horiek sustatzeko".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide