Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiak badu kartela

Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 18:30
Mahats-bilketaren aurtengo kartelaren aurkezpena. / Argazkia: ARABAKO ERRIOXA

Jose Angel Ligeroren Protagonista izango da irailaren 18an Lantziegon ospatuko den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren XXVII. edizioaren kartela.

Gaur aurkeztu dute Mahats-bilketaren 27. Jaiaren kartel irabazlea, Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan. Ekitaldi nagusiak Lantziegon izango dira, irailaren 18an. Kartelaren izenburua Protagonista da, eta Jose Angel Ligero artista alfararrak egin du; sektoreko teknikariek eta erakunde antolatzaileek osatutako epaimahai bikoitzak hoberen baloratutako lana izan da, aurkeztutako 30en artean.

Egileak mahatsa eta kolorea festaren "protagonista" gisa nabarmendu nahi izan ditu, eta esku batek modu delikatuan eusten dio Lantziegoko dorrea inguratzen duen mahats-aleari. Halaber, lanari "hain kolore biziak" ematearen arrazoia "azken bi urteetan igaro ditugun egun ilunen aurrean bizitzaren kolorea markatzeko" beharra dela aipatu du artistak.

Aurkezpenean izan dira, besteak beste, Itziar de Alava herri anfitrioiko alkatea, Rosa Garcia Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidentea, Ines Baigorri ABRAko zuzendaria, Joseba Fernandez Kuadrillako presidentea eta Eduardo Aginako Nekazaritzako foru diputatua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide