Autobus erabiltzaileek arreta zerbitzu berri bat izango dute

Erredakzioa 2022ko mai. 23a, 17:54
Ordutegi edo ordaintzeko moduei buruzko kezkak argituko dituzte zerbitzuan. / AFA

Astelehenetik igandera egongo da erabilgarri foru garraioari buruzko zerbitzua 945-182060 telefono zenbakian, alavabus@araba.eus helbide elektronikoan eta @AlavabusEus Twitter profilaren bidez.

Foru autobusak erabiltzen dituztenek arreta zerbitzu berri bat izango dute aurrerantzean. Alavabuseko eta eskualde garraioko lineen inguruko informazio praktiko guztia lor dezakete, gestio jakin batzuk egiteko laguntza jaso, hala nola txartelak erosteko eta aldez aurretik erreserbatzeko, eta beren proposamenak eta iradokizunak aurkezteko baliagarri izango da. Zerbitzua 07:30etik 22:00etara izango da erabilgarri, urteko 365 egunetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, 945-182060 telefonoan, posta elektronikoan eta @AlavabusEus Twitter profilaren bidez.

Zerbitzu hori, nabarmendu dutenez, bidaiariekin komunikatzeko "zuzeneko kanala" izateko asmoz sortu da. "Kanal bat herritar guztiei bizkor eta eraginkortasunez informazio praktiko guztia emateko Alavabuseko eta eskualde garraioko ordutegi, ibilbide, geltoki, tarifa eta ordaintzeko moduei buruz, eta zalantzak argitzeko, eta zenbait gestio egiten laguntzeko. Baita ere, foru garraioa hobetzeko proposamenak helarazteko".

Zerbitzu berriak, besteak beste, zerbitzu bakoitza erabiltzeko baldintzen inguruko argibideak eskainiko ditu, ordutegiei buruzkoak eta ordaintzeko moduei buruzko azalpenak, geltokien kokalekuari buruzko informazioa, edota Alavabuseko txartelak erosteko aldez aurreko salmentari buruzkoak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide