Kontzentrazioa deitu du Eltziegoko Udalak Kutxabanken zerbitzuaren murrizketa salatzeko

Erredakzioa 2022ko ots. 23a, 17:41

Eltziegon zerbitzua murriztuko du Kutxabankek. PHOT.OK

Banketxeak iragarri du astean egun bat bakarrik irekiko duela bulegoa.

Kutxabank zerbitzuak murrizten eta bulegoak ixten ari da azken urteeetan Araba osoan. Eltziegon, duela gutxi, iragarri dute herriko bulegoa astean egun batean bakarrik zabalduko dutela, eta erabaki horren aurrean Eltziegoko udalak elkarretaratzea deitu du hilaren 27an, 13:00etan.

Arabar Errioxa blogean jaso dutenez, 2019, 2020 eta 2021ean, Kutxabankek Arabako Errioxako bezeroak zerbitzurik gabe utzi zituen abuztuan, "bulego gehienak itxi zituenean", eta, ondorioz, Guardiara joan behar izan zuten edo Errioxako hiriburura jaitsi behar izan zuten herritarrek, aurrez aurreko kudeaketaren bat egiteko. "Bastidan eta Oionen, herritar askok kritika ugari egin zituzten sare sozialen bidez".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago