Arabarron memoria

Arabako Errioxako errepresaliatuak omendu dituzte

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2022ko ots. 21a, 10:00

Memoriaren Parkea inauguratu dute igandean Samaniegoko La Custiera eremuan. Udalak modu horretan gogoratu nahi ditu frankistek eraildako eta jazarritako bizilagunak.

"Frankismoaren biktima guztiak izan nahi ditugu gogoan, eta bereziki Arabako Errioxan eraildako 40 herritarrak". Samaniegoko EH Bilduko udal gobernuak eta bertako zinegotziek igandean inauguratu duten Memoriaren Parkean gogoratu dute, altxamendu faxistaren lehen urteetan, Arabako Errioxa izan zela "atzeguardian hildako gehien izan zituen Arabako eskualdea baita erantzukizun politikoen espediente gehien ireki ziren Arabako eskualdea".

Orain, bertako udalak errepresaliatu horiek guztiak gogoratzeko harrizko eskultura bat kokatu du La Custiera izeneko eremuan. Herriko alkate Pili Garmendiak ezin izan zuen igandeko ekitaldian parte hartu, osasun arazoengatik, baina idatziz gogoratu duenez, "gaur egun oraindik zaila da jakitea zer-nolako ondorioak izan zituen gure eskualdean 1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren ondorengo errepresioak. Izan ere, gerra-fronterik izan ez zen arren, bertako herritarrek errepresioa jasan zuten modu ezberdinetan: fusilatzeak, epaiketak, kartzela, isunak, lan-batailoiak, erbestea…".

Argazkiak eta bideoa: PHOT.OK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago