Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da

Erredakzioa 2022ko urtarrilaren 9a

Luis Aldazabal, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiarekin batera. / AFA

Hirugarren legealdia zuen alkate gisa Zieko Bai talde independetearekin.

Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da, antza denez, etxean bihotzekoak jota. Gertatutakoaren berri izan eta gutxira, lehen adierazpenak egin ditu Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak: "Ziekoko alkatea Luis Aldazabal joan zaigu. Gaztea, biziz betea, bere herriari emana, kolpe handia da maite genuen guztiontzat, Eltziegorentzat eta Arabako Errioxa osoarentzat. Hurbileko alkate bat, auzokide bakoitzaren arazoak ezagutzen zituena. Goian Bego, Luis".

42 urte zituen Aldazabalek, eta nekazaria zen. Alkate gisa hirugarren legealdia zuen, Zieko Bai alderdi independentearekin. Sozialisten agitaldi luzearen ostean heldu zen taldea, aurretik oposizioan bi legealdi egon eta gero.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago