Oiongo liburutegia berriz irekitzeko eskatu dute bizilagunek

Erredakzioa 2021ko ira. 27a, 13:00

Oiongo liburutegia itxita dago martxotik. OION BIZILAGUNAK

Ia berrehun sinadura jaso dituzte, 2020ko martxoan itxi zuten udal liburutegiaren ateak berriro zabaltzeko exijituz.

Oiongo liburutegia 2020ko martxoan itxi zuten, pandemia zela eta, eta ez da berriz ireki. "Oion Arabako Errioxako herririk handiena da, eta zerbitzu hau itxita mantentzen duen bakarra da. Arrazoi ugari daude liburutegi batekin disfrutatu ahal izateko, adin guztietako pertsonek erabiltzen duguna, are gehiago eguraldi kaskarrarekin". Idazki hori change.org plataforman zabaldu du Oiongo bizilagun talde batek. Sinadurak bildu nahi dituzte Udala presionatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago