Itsaso Compañon aukeratu dute ABRAko lehendakari

Erredakzioa 2021ko ira. 15a, 16:25

Itsaso Compañon Lantziegoko The Mozo Wines upategiko arduraduna da. ARGIA

Elkarteak bultzatu duen Arabako Mahastiak sor-markaren tramitazioa gertutik jarraitu beharko du lehendakari berriak.

Lantziegoko El Mozo Wines upategiko Itxaso Compañon Arrieta izango da hemendik aurrera ABRA Arabako Errioxako Upategien elkarteko lehendakaria, Saul Gil Berzalen ordez. Elkartearen lehendakariordea izan da orain arte Compañon, eta Arabako Errioxako hainbat upategik bultzatu duten Arabako Mahastiak marka propioaren alde egin du.

Astelehen honetan bertan onartu da erreleboa elkartearen ezohiko batzar orokor batean. Guardiako Laukote upategiko Norberto Miguel Aguillo izango da hemendik aurrera lehendakariordea.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago