2021/09/19 13:30 - 14:30

KONTZERTUA

Laize MC

Laize MC
Plaza Nagusia, Arabako Errioxa Oion

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea da Laize. Hamalau urterekin errimatzen hasi zenetik Euskal Herriko toki ezberdinetan kontzertuak eskaintzen ibili da. Harentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko arma bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahasiz, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rapan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago