Prao de la Paul aintzira hustuko dute, espezie inbaditzaileak ateratzeko

Erredakzioa 2021ko ira. 3a, 12:35

Guardiako aintzirak. IREKIA.EUS

Karramarro amerikarrez gain, etxeko maskota bezala erabilitako karpak eta belarri gorri dortokak daude Guardiako urmaelean.

Guardiako Prao de la Paul aintzira husteko erabakia hartu behar izan dute administrazioek, espezie inbaditzaileak kentzeko eta, modu horretan, autoktonoentzako espazioa babesteko. Arabako Foru Aldundiak hartu du erabakia, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, neurriaren helburua Prao de la Paul aintziratik fauna exotiko inbaditzaileak ateratzea da, hala nola karramarro amerikarra eta arrain aloktonoak. Halaber, belarri gorri dortokaren aleak ere aterako dituzte,"hezegunearen hegaztien eta bestelako faunaren egoera ekologiko hobetzeko". Karramarro amerikar inbaditzaileez gain, urmaeleko tokiko bizidunak akabatzeko gai diren karpak eta dortokak aurkitu nahi dituzte. Azken horiek maskota gisa zeuden etxe askotatik eraman dituzte urmaelara, eta bertan bizi diren dortoka leprosoekin edo galapagoekin lehiatzen dira elikatzeko baliabideengatik.

Hortaz, aintzira ia osorik hustuko dute, baina bertako fauna eta hegaztien bizitza arriskuan jarri gabe.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago