Desagertuta zegoen gizonaren gorpua agertu da Buradon Gatzagan

Erredakzioa 2021eko uztailaren 28a

Goizaldean ibilgailua aurkitu dute Buradon Gatzagako saihesbidearen ondoan. SOS DEIAK

Ertzaintzak aurkitu du hilotza, ibaiaren inguruan zabaldutako operatibo batean

Joan den ostiraletik Ollaurin (Errioxa) desagertuta zegoen 39 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute goizean. Goizaldeko ordu bata aldera ohartarazi du herritar batek auto bat N-124 errepidetik kanpo aparkatuta zegoela, Buradon Gatzaga herritik gertu, Ebro ibaiaren inguruan. Autoa itxita zegoela egiaztatu dute, eta, Guardia Zibilarekin harremanetan jarri ondoren, baieztatu ahal izan dute kotxearen jabea ostiraletik desagertuta zegoen gizonarena zela, Ollauri herrikoa. 

Autoa aurkitu ondoren operatiboa abiatu du Ertzaintzak eta ingurua eta ibaiertza miatu dute. Ertzaintzaren baliabideek parte hartu dute, besteak beste, Erreskate Txakurren Taldeak eta Mendi eta Uretako Zaintza eta Erreskate taldeek. Helikoptero bat, suhiltzaileak eta Babes Zibileko boluntarioak ere bilaketan aritu dira, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago