Mahats txortenak animalien elikagaia lortzeko erabili nahi dituzte

Erredakzioa 2021eko uztailaren 14a

Mahats txortenak berrerabili nahi dituzte. PHOT.OK

Azti zentro teknologikoak nazioarteko proiektua koordinatuko du; eta Baigorri upategiak eta UAGA sindikatuak horretan parte hartuko dute.

Elikagaien industriako azpiproduktuak pentsu bihurtzea, ekonomia zirkularreko planen bidez. Hori da Europako PRIMA programaren helburu nagusia; eta horretarako mahatsaren txortenak erabilgarri diren ikertuko dute. Azti zentro teknologikoa koordinatzen ari da nazioarteko proiektu hau, lau herrialdetan gauzatuko dena aldi berean: Egipton, Grezian, Espainiako Estatuan eta Turkian. Euskal Herriko Neiker zentro teknologikoak, Animalientzako Elikagai Konposatuen Fabrikatzaileen Espainiako Konfederazioak (CESFAC), Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Elkarteak (UAGA), Baigorri upategiak eta Riera Nadeu industria-ekipamenduen hornitzaile enpresak ere parte hartzen dute.

Negozio-aukera berriak sortzeko asmoz, upategietako mahats txortenaren balorizazioa aztertuko dute, bigarren belaunaldiko elikagai gisa, hausnarkarientzako (ardiak eta esne-behiak) elikagai-osagai berri bat sortzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago