Arabako Errioxa, kazkabarrak jota

Erredakzioa 2021ko eka. 4a, 08:30
Kalteak Lapuebla eta Lantziego arteko mahastietan. / Argazkia: @ArroyabeEva

Txingor ekaitz batek Arabako Errioxako ehunka hektarea mahasti eta zereal kaltetu zituen atzo. Ekora eta Elvillar izan dira udalerri kaltetuenak, baina denboraleak Lapuebla de Labarca, Lantziego eta Oion ere zigortu ditu, besteak beste.

17:30ak aldera, ordu erdi eskasean, 40 eta 50 litro erori ziren metro koadroko Ekora eta Elvillarren. Lapuebla de Labarca, Lantziegon eta Oionen, berriz, 30 litro inguru.

Baliteke azken 30 urteetan eskualdeak jasandako txingor ekaitzik gogorrena izatea, kalteei dagokienez. Denboralearen ondorioz, mahastietako mahats ugari galdutzat jo dituzte udazkeneko uztari begira; gainera, kalte larriak izan dira zerealak hartzen dituzten lursail askotan.

Lehen kalkulu batean, Ekorako alkate Rafael Fernandezek azaldu du kalte "handiak eta larriak" jasan dituztela 800 hektareatan, datozen egunetan ebaluazio xeheagoa egin beharko duten arren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide