Sei bonelli arrano txita sartu dituzte Toloño mendilerroan

Erredakzioa 2021ko mai. 19a, 17:57
AQUILA a-LIFE proiektu europarraren barruan dago Aldundia. AFA

Lau Frantzian itxian hazitakoak dira, eta beste biak habietatik erreskatatuak Andaluzian. Kaiola handi batean jarri dituzte ohitzen joateko.

Aztore-arranoa Europako mehatxatuenetako bat da, eta 2015az geroztik, Arabako Foru Aldundiak 30 ale sartu ditu Arabako zenbait txokotan, hegaztia berreskuratzeko Aquila A-Life proiektu europarraren barruan.

Sei txita hauek kaiola handi batean askatu ditute, abuztuan behin betiko aske uztea ahalbidetuko duen ikaskuntza prozesuari ekiteko. "Aske utzi aurretik GPS bilagailu bat jartzen zaie, nola mugitzen diren jakiteko, mehatxu nagusiak aztertzeko eta neurri zuzentzaileak ezartzeko", adierazi du Nati Lopez de Munain Ingurumen zuzendariak.

Sare elektrikoak dira Bonelli arranoaren mehatxu nagusietako bat, baita beste hainbat harraparirenak ere, eta, horretarako, Ingurumen sailak hainbat estrategia lantzen ditu hegaztiak elektrokuzio bidez hil ez daitezen. Aldundiko teknikariek sare simulatuak erabiltzen dituzte; hegaztiak pausatzen direnean deskarga txiki bat jasotzen dute, ikas dezaten egitura elektrikoak ez ukitzen.

Bestalde, Ingurumen Saila enpresa elektrikoekin lanean ari da, hegaztien elektrokuzioa saihesteko euskarriak, transformadoreak eta bestelako instalazioak egokitzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide