Oionek hartuko du Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena

Erredakzioa 2021eko apirilaren 23a

Oihane Perea Perez de Mendiola izango da Oionen.

Biharko emanaldirako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke.

Larunbatean jokatuko da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena, Oiongo zineman, 17:30ean. Orduan argituko da zein beste lau bikote pasako diren, Unai Anda-Iñaki Viñaspre eta Martin Abarrategi-Manex Agirrerekin, maiatzean jokatuko diren finalerdietara.

Kantuan ondoren bertsolariak arituko dira: Ander Aranburu Amenabarrok eta Rikardo Gonzalez de Durana Alzolak, Irati Anda Villanuevak eta Aroa Arrizubieta Barredok zein Manuel Bendala Garcia-Donasek eta Oihane Perea Perez de Mendiolak osatutako bikoteak igoko dira agertokira.  Gai emailea Arantxa Sobrino Lasa izango da.

Hauen artean azpimarragarria da 2019ko banakako edizioko bi finalista daudela: hain justu ere, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea. Ander Aranburuk 2020ko Kuadrilla artekoan kantatu zuen lehen aldiz, baina inoiz ez da banakako txapelketan aritu.

Ateak 17:00etan irekiko dira eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Aforoa bete artean bertan ere sarrera erosteko aukera egon daiteke. Bazkideek 4 euro ordaindu behar dituzte eta sarrera arruntak 6 euroko kostua du. 16 urtetik beherakoentzat dohainik izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago