Bio-hondakinen etxez etxeko bilketa egiten hasi dira Kripanen

Erredakzioa 2021ko mar. 26a, 10:07

Udalerrian sortutako hondakinen %85a gaika biltzeko asmoa du proiektu pilotuak.

Kripango Udalak eta Arabako Errioxako Kuadrillak bio-hondakinak etxez etxe biltzeko eta errefusa edukiontzi itxietan jartzeko proiektu pilotua aurkeztu dute, Kripanen sortutako hondakinen %85 gaika biltzeko asmoarekin.

Kuadrillak eta Udalak honako elementuak dituzten 130 birziklatze-kit banatu dituzte erabiltzaileen artean: identifikazio-irakurgailu bat duen kubo bat, gainerakoen edukiontzia irekitzen duen txartel bat eta konpostaje puntura sartzeko giltza.

Astelehenetan eta ostegunetan

Erabiltzaileek astelehen eta ostegunetan atera dezakete kubo marroia etxeko atera 11:00ak baino lehen; ordu horietan zaborra ateratzen ez duenak auzo-konpostaje gunea erabili ahal du banatu zaion giltzarekin. Jarraian, eskualdeko bilketa zerbitzuaz arduratzen den enpresak kuboak jaso eta auzo-konpostaje eremura eramaten ditu. Frakzio organikoaren tratamendu deszentralizatu honek ez dakar prozesamendu instalazio baten eraikitzeak eta hortaz, ez da inbertsio askorik egin behar. 

Organikoen bilketa etxez etxe eskaintzen duen Arabako lehen udalerria da. Martxoaren 8an jarri zuten proiektu pilotua martxan, eta dagoeneko emaitza onak eman ditu Arabako Errioxako beste udalerri batzuei erantzun ahal izateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide