Ardo solidarioa, minbiziaren inguruko ikerketa bultzatzeko

Erredakzioa 2021ko mar. 17a, 18:13
Manuel Quintano ardoa aurkeztu du Solaguen kooperatibak. / Urrutia Edariak

Manuel Quintano ardoa aurkeztu du Bastidako Solaguen upategiak; bildutakoaren zati bat sarkomak ikertzeko proiektura bideratuko dute.

Sarkomen ikerketa bultzatzen laguntzeko xedez, Bastidako Solaguen upategiak Manuel Quintano ardo solidarioa aurkeztu du. Ardo horren salmentarekin lortzen den diruaren zati bat -6,90 euroan botila- sarkomak ikertzeko erabiliko da Kataluniako Vall d 'Hebron Onkologia Institutuan (VHIO), tumore mota horien ikerketan erreferentzia den gunean.  

Ekimen hau Solaguen upategiak, merkaturatze lana egingo duen Urrutia Edariak Mungiako banatzaileak eta Amaia Goirigolzarri eta bere sendiaren arteko lankidetzari esker egin ahal izan da; Amaia Vall d 'Hebron Unibertsitate Ospitaleko pazientea da, sarkomen tratamenduan erreferentziazko zentroa, eta honako hau nabarmendu du: "Garrantzitsua da horrelako ekimen solidarioekin minbiziaren aurkako ikerketari laguntzea, bereziki arrarotzat jotzen diren tumoreetan, sarkometan; izan ere, finantziazio publiko gutxi dago, eta baliabide gehiago behar dira pazienteek dituzten oztopoei aurre egiteko, zentro espezializaturik ez izatea edo ikerketa gehiago egin ahal izateko tratamendu hobeak behar izatea tartean".

Sarkometan erreferentziazko zentroa izan arren, Vall d 'Hebronen urtean ehun bat sarkoma baino ez dira diagnostikatzen, eta horrek minbizi mota horren ezagutzan aurrera egitea zailtzen du. "Sarkometan ikerketa onkologikoa egitea beste edozein minbizi-motatan bezain garrantzitsua da, baina oso zaila da tumore arraroen talde bat delako –minbizi guztien %1-2 soilik –, eta horrek gaixotasun arraroen etiketa jarten die. Horri konplexutasun handia gehitu behar zaio, 70 sarkoma-mota ezberdin baino gehiago baitaude, bakoitza biologia eta portaera kliniko desberdinekin", azaldu du Cesar Serrano doktoreak, Vall d 'Hebron ospitaleko onkologoak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide