Euskararen Agenda

'Zaldi urdina' antzezlanak Oion izango du geltoki

Aktoreen artean Edurne Azkarate oiondarra dago. / ZALDI URDINA

Igande honetan, abenduaren 13an, Oiongo zineman eskainiko dute Zaldi urdina antzezlana, 19:00etan. Edurne Azkarate aktore oiondarrak etxean jokatuko du.

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Hori du abiapuntu Zaldi urdina antzezlanak, Dejabu Panpin, Axut eta Artedramak elkarlanean sortutako obrak, Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin batera idatzitakoak. Eta oholtza gainean zazpi aktore, tartean Oiongo Edurne Azkarate.

Hain zuzen, Arabako Errioxara gerturatuko da obra igande honetan, abenduaren 13an. Oiongo zineman eskainiko dute, 19:00etan. Ikuskizunera joan nahi dutenek udal bulegoetan eman beharko dute izena, aurrez aurre edo telefonoz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide