Arabako Errioxa sor-marka sortzeko EAJren ekimena babestu du Tapiak

Erredakzioa 2020ko urr. 1a, 18:31
Arantza Tapia sailburuak Villabuenako mahastiak bisitatu ditu. IREKIA

Riojarekin hautsi gabe egin nahi du bidea.

Eusko Jaurlaritzaren babesa du jatorri izendapenen legea erreformatzeko eta, horrela, Arabako Errioxan eginkizun propioak izango dituen kontseilu arautzaile baten sorrera babesteko EAJk Espainiako Kongresuko Mahaian udan aurkeztutako ekimenak. Villabuenara asteazkenean egindako bisita batean hala berretsi du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak. "Eusko Jaurlaritza garen aldetik, beti defendatuko dugu Arabako Errioxak bere lekua izatea eta bere ardoen kalitateagatik aintzatetsia izatea", esan du. "Aspalditik hitz egiten ari garen gauzetako bat da".

EAJk Kongresuan egin duen tramitea lehen urratsa izan da etorkizunean Arabako Errioxa Jatorri Deitura sortzeko, Riojarekin  hautsi gabe, baina bere funtzio gehienak bereganatuz. Pausu horrek egungo Kontseilu Arautzailearen haserrea piztu du. "Bordelen egiten denaren antzeko zerbait bultzatu nahi da, izendapen batekin", argitu du sailburuak.

Arabako Mahastiak marka sortzeko proposamenaren inguruan Tapiak esan du Eusko Jaurlaritzak iristen zaion guztia izapidetu behar duela, baina Eusko Jaurlaritzak EAJren ekimena babesten duela, kontseilu arautu bat sortzeko asmoa hain zuzen ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide