Sutea piztu da Oiongo bernizen lantegi batean

Erredakzioa 2020ko abuztuaren 3a

Arratsaldeko ordu biak eta laurden inguruan piztu da sua. Suhiltzaileak bertan dira.

Logroñoko eta Arabako suhiltzaileak lanean ari dira gaur arratsaldeko ordu biak eta laurden inguruan Oiongo bernizen eta pinturen lantegi batean piztu den sutean.

Logroñoko Udalak jakitera eman duenez, oraindik ez dute zehaztu zerk eragin duen sutea, baina kea hainbat kilometrotatik ikus daiteke. Antza denez, kalte materialak handiak dira. Gainera, bidoi leherketa batzuk izan dira.

Riojako suhiltzaileekin batera, bertan lanean ari dira ere Langraiz Okako, Guardiako eta Kanpezuko Arabako parkeetako langileak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago