Gizon bat hil da Navaridasen, auto istripuan

Erredakzioa 2020ko mai. 11a, 19:57
Navaridas parean izan da istripua, A-4207 errepidean. /Alea

Autoak eta kamioi batek talka egin dute, Guardiarako noranzkoan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 17:15ean gertatu da, Navaridasen, A-4207 errepidean, Nissan Almera auto batek eta kamioi batek talka egin dutenean. Autoan zihoan pertsona bakarra barruan harrapatuta geratu da, eta bertan hilda aurkitu dute larrialdi zerbitzuko kideek.

Harotik (Errioxa) bidalitako anbulantziarekin batera, suhiltzaileak eta Ertzaintzako hainbat patruila ere bertaratu dira, baina gidariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Larrialdietako taldeek behar bezala lan egin ahal izateko A-4207 errepidea erabat itxi dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide