Koronabirusa

Samaniegoko adinekoen egoitzako langileak babestu dituzte nekazariek

Erredakzioa 2020ko mar. 27a, 09:46

Atzo goizean joan ziren egoitzara eta txalo zaparrada eskaini zieten bertako langileei.

Samaniegoko nekazari talde batek lanean etenaldia egin du, eta herriko adinekoen egoitzara hurbildu da bertan dauden langileei egiten ari diren ahalegina eskertzeko.  "Lau nekazari elkartu gara, besterik gabe, eta gure maitasun guztiarekin txalo zaparrada bat eskaini diegu", zabaldu dute sare sozialetan.

Adinekoen egoitzetan beharrean direnei esker ona adierazteko, gainera, bonboi kutxa bat oparitu diete. "Txalo soil batzuk, lau lagun, bonboi kaxa bat, keinu txiki bat, eta ET joan zenean baino malko gehiago egon dira!", azaldu dute. 

Gogoratu behar da Samaniegokoa dela Arabako adinekoen egoitza kolpatuena, izan ere zazpi lagun kutsatu dira Arabako Errioxako zentroan.

Argazkiak: Jorge Bravo Sanchez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago