Koronabirusa

Arabako Errioxak etxez etxeko hornidura-zerbitzua eskainiko du

Erredakzioa 2020ko mar. 13a, 21:50

Bastida herria da oraingoz koronabirusagatik kaltetuena. PHOT.OK

Jaso ahal izateko ezinbestekoa da onuradunak bere etxeetatik ezin ateratzea.

Arabako Errioxan berrogeialdian dauden familien egoerak ematen ari dira, beren etxetik ateratzeko aukerarik gabe, eta, hortaz, oinarrizko erosketak egiteko aukerarik gabe. Horren aurrean, oinarrizko eta beharrezko produktuen etxez etxeko hornidura-zerbitzua eskaintzen hasiko dela iragarri du Arabako Errioxako Kuadrillak. Horretarako, hitzarmena sinatu du Guardiako Eroslearekin.

Zerbitzu hori jaso ahal izateko, ezinbestekoa da onuradunak bere etxeetatik ezin ateratzea, Covid-19a diagnostikatu zaiolako edo osasun-krisi horren ondorioz berrogeialdia ezarri zaiolako, eta bizilekua Arabako Errioxako muga geografikoan egotea. Onuraduna telefonoz jarri beharko da harremanetan bere udalarekin, oinarrizko gizarte-zerbitzuekin edo eskualdeko kuadrillarekin.

Erosleak bere gain hartu beharko du erositako salgaien kostua, eta kuadrilla arduratuko da garraioaren kostuaz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago