Margoketa faxistak agertu dira Buradon Gatzagan

Erredakzioa 2020ko urt. 22a, 10:09

Buradon Gatzagan margoketak egin zituzten igande goizean. Bi asteko tartean herrian ematen den bigarren ekintza faxista izan da; guztira, azken aldiko laugarren erasoa da.

Herritik gertu "Arabar Errioxa" dioen kartela ere behin baino gehiagotan izan da erasotua. Ohikoa bihurtu da Arabako Errioxan euskaraz dauden hitzak ezabatuta agertzea.

Herri Txikiak Bat asanbladak, "gorrotoaren aurrean herri antolakuntzarako" deia luzatu du, eskualdean hedatu den ezinegonaren aurrean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide