Lantziegoko Erroiz olio-errotan izan da Jon Maia bertsolaria, gaur goizean; Arabako Errioxako olioa ezagutarazteko gonbitea luzatu diote Mikel Izagirrek eta Dounia El Kouissik, eta onartu du. Hala, olio-botilen edizio mugatu bat diseinatu du bertsolariak bere Badajozeko amonari Espainiako Gerran frankistek kendu zizkioten olibondoak gogoratuz, eta abuelaren oroimenez.